2009/10/08

MAROKO (II): TOUBKAL, ERRAZ IGOTEKO GAILURRA


Gure motxilen pisuaz arinduak, Ibrahimen mandoaren medio, M’zik-tik (1800 m) Neltner aterpetxeetarainoko (3200 m) desnibela gainditzen dugu 4 h-ko bide errazez.



Bideak, uhar malkartsu baten magalean, sabina eta ipuruez osaturiko landaretza urria erakusten digu
Aterpetxeetan egonda, egun berean igon ahalko genuke Toubkaleraino (4167 m), 2h 30 min gehiagotan, baina hobe da gaua aterpetxean igarotzea altitude-gaitza ekiditeko.

Bi aterpetxeetatik berria aukeratzen dugu, bereberea, Refuge du Toubkal Les Mouflons izenekoa, zabala, ezohiko altzariekin. Ondoan, CAF aterpetxe zaharra dago (Casablancako Club Alpine Français), “mendizale”ago, beteago eta ziur asko erosoagoa negu gorrian.

Aterpetxeetatiko igoera ekialdeko lepo nabarirantz egiten da eta ez du inolako zailtasunik.







Gailur zabala pixkanaka mendizalez betetzen da, batzuk bereziki zaratatsuak. Zaratatsua izatea, euskaldunak, katalanak eta espainiarrak estuki lotzen dituen kultur elementu bat dela argi dago, frantziar eta bereber isilekin alderatzen ditugunean.


(2009-9-8&9)

No comments:

Post a Comment